Kulturaren oihua, ozen

Kulturaren oihua, ozen Gaur mobilizazioak izango dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, sektorea "hilzorian" dagoela salatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kulturaren-oihua-ozen/@@download/image/KONTZENTRAZIOAK-CONCENTRACIONES-879x628.jpg
2020/06/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gaur mobilizazioak izango dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, sektorea "hilzorian" dagoela salatzeko
Kulturaren oihua, ozen

Kultura eta sormen-industriaren arloko langileak batu eta sektoreak egun pairatzen duen egoerari erantzun bateratu bat ematea du helburu sortu berri den Kupla Kultura Plataformak "ez gaitzazue desagertzen utzi" lelopean, eta mobilizaziora deitu dute gaur, ekainak 12, Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen. Horrekin batera, auto karabana batekin «kulturaren hileta» antzeztuko du bihar Gasteizen.

SOS Kultura plataformako arduradunek adierazi dute koronabirusaren krisiaren ondorioz egingo diren laguntzen murrizketak «heriotza epaia» izan daitezkeela kultura sarearentzat. Hala, 12:30ean egingo dituzte mobilizazioak, Bilboko Arriaga plazan, Donostiako Bulebarreko kioskoan, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan eta Iruñeko Udaletxe plazan.

Manifestu adostu bera irakurriko dute hiri guztietan, baina ekitaldia ezberdina izango da leku bakoitzean. Hala, Iruñean antzezpen bat egingo dute, eta horretarako, agerraldira aterkiak eramateko eskatu dute. Manifestuan hiru dira biltzen diren eskakizunak: segurtasun eta higiene protokolo zehatz bat sortzea, aurreikusitako jarduerak bideragarri egiten saiatzea eta salbuespeneko laguntzak martxan jartzea.