Kultura librea hedatuz

Kultura era librean hedatzeko aukerei buruz jardungo dugu oraingoan; lizentzia libreez.
Hona hemen barruraino sartu diguten esaldia: "Eskubide guztiak erreserbatuta". Idazten, sortzen, garatzen duzun edozer gauza esaldi horren atzaparretan erortzen da. Hau da, zure lan hori norbaitek erabili nahi badu, ez du hori egiteko aukerarik, baldin eta zuk espreski baimenik ematen ez badiozu.
Baina, zer gertatzen da bere lana zabaldu nahi duen pertsonarekin? Zer gertatzen da kultura unibertsalarekin, eta kultura hori ahalik eta gehien zabaldu behar dela dioen pentsamenduarekin? Kultura modu librean hedatzeko aukerei buruz jardungo dugu oraingoan; lizentzia libreak dira horien artean garrantzitsuenak.
Lehen egin ditugun galderei erantzun nahian, lizentzia libreak sortu ziren. Creative Commons (http://creativecommons.org) lizentziak dira lizentzia libre ezagunenak. Gure lan bati mota horretako lizentzia bat jartzen badiogu, "Eskubide batzuk erreserbatuta" esaldia erabili beharko dugu, "Eskubide guztiak erreserbatuta" beharrean. Erreserbatzen diren eskubide horiek, noski, sortzaileok ezartzen ditugu. Edozein kasutan, geu izango gara beti egileak; hori ezingo du inongo lizentziak aldatu.
Egileak zenbait eskubide ematen ahal dizkio erabiltzaileari. Creative Commons lizentziak erabiliz gero, hainbat motatakoak izan daitezke eskubide horiek.
Eskubide nagusiak aipatuko ditugu:
-Atribuzioa. Egiletza aitortu behar diozu jatorrizko sortzaileari.
-Ez-komertziala. Ezin duzu lan hori komertzialki erabili.
-Berdin banatu. Lan horren aldaerarik edo lan eratorririk eginez gero, hura saldu edo banatzekotan, erabili duzun lizentziaren baldintza beretan egin beharko duzu.
-Lan eratorririk ez. Kopiatzeko, hedatzeko, erakusteko eta erabiltzeko eskubidea ematen diezu besteei, baina lanean moldaketarik egin gabe. Ezin dira, beraz, lan horretan oinarritutako beste lan batzuk sortu.
Horiek konbinatuz, zeuk nahi dituzun eskubideak ematen dizkiozu zure lanari. Adibidez, liburu bat sortu nahi izango banu, atribuzioa eskatuko nuke, noski; bestalde, irakaskuntzarako testu-liburu bat denez, ez-komertziala izatea ere nahiko nuke. Orduan, liburua editatuko dugu; egilea neu naizenez, liburu hori saldu, eta diru-sarrera bat edukiko dut (baita editoreak ere, suposatzen dut), baina norbaitek nire lana fotokopiatu nahiko balu, erabateko askatasuna edukiko luke hori egiteko, baldin eta ez badu komertzializatzeko erabiltzen liburua.
Zertarako lizentzia libreak?
Kultura modu librean hedatzeko! Jende gutxik dakien arren, egilea hil eta 70 urte igarotzen direnean, domeinu publikora pasatzen da beraren lana. Lan hori edonork edozertarako erabil dezakeela berresten du domeinu publikoak. Norbaitek, beraz, Peru Abarka liburua kopiatu, inprimatu eta saldu nahiko balu, aukera izango luke. Gaur egun, kultura modu librean hedatzeko hainbat ekimen jarri dira abian.
Musika librea
Musik(H)erria (http://www.musikherria.org): Euskal Herrian musika librea sortzeko eta hedatzeko sortu den diskoetxe alternatiboa da. Bertako taldeek Creative Commons-en bidez (edo domeinu publikoan) banatzen dute beren musika. Edonork jaits dezake talde horien musika Internetetik, baina taldeek diskorik argitaratzen badute, bitartekaririk gabe kudeatu beharko dute disko horren salmentarekin egiten dena. Bata eta bestea ez daude kontrajarrita.
Magnatune (http://www.magnatune.com): Bertan, musika libre asko topatu daiteke. Lizentzia era asko ditu, baina musika doan jaits dezakezu, komertziorik egiten ez baduzu, betiere. Talde askoren musika eta mota askotakoa topatuko duzu.
Musikalibre.info (http://www.musikalibre .info): Musika libre gehiago! Beren lizentzia propioa dute. Espainiako estatuko talde interesgarri asko aurki daitezke bertan.
Irudi libreak
OpenClipart (http://www.openclipart.org): Irudi eta marrazki sorta handia, zure lanetan jarri ahal izateko. Denak domeinu publikoan daude.
Flickr (http://www.flickr.com): Nahi adina argazki. Denek lizentzia librerik ez duten arren, argazki askok badute. Argazkiari buruzko informazioan azaltzen da argazki bakoitzak zein lizentzia mota duen.
Orokorrak
CreativeCommons (http://creativecommons. org): Testuak, bideoak, soinuak, irudiak, irakaskuntza-materiala Dena libre!
Archive (http://archive.org): Creative Commons-en dauden lanen antzekoak aurki ditzakezue Archive-n ere.
Alephandria (http://metabolik.hacklabs .org/alephandria/): Hacktivism-aren inguruko copyleft liburutegia.
Beraz, egilea banaiz eta nire lana lau haizetara zabaldu nahi badut, zergatik ez diot hori egiteko baimena emango jendeari? Ausartuko al zara, hemendik aurrera, denon esku dagoen kultura unibertsala egiten?
Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org
http://teketen.blogspot.com