Kultura eta futbola bat Korner jaialdian

Kultura eta futbola bat Korner jaialdian Otsailaren 3tik 10era bitarte, kirola eta kultura fusionatuko dira Donostian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kultura-eta-futbola-bat-korner-jaialdian/@@download/image/gaztezulo_korner2.jpeg
2019/01/30
berria
Otsailaren 3tik 10era bitarte, kirola eta kultura fusionatuko dira Donostian.
Kultura eta futbola bat Korner jaialdian

Nork dio kultura eta futbola bateragarriak ez direnik? Beste behin, Korner jaialdia antolatu dute elkarlanean Realak eta Donostia Kulturak. Hala, igandetik aurrera, otsailak 3 kiroleko zein kultur arloko adituen solasaldiak eta bestelako jarduerak ezagutzeko aukera duzue. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, Kukairen dantza ikuskizunerako izan ezik. Gonbidapenak lor daitezke Donostia Kulturaren leihatiletan eta Realaren dendetan.

 

JAIALDIAN ZER?

OTSAILAK 3, IGANDEA

  • 18:00. Bertso derbia. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Xabi Paya. Antzoki Zaharrean.

OTSAILAK 4, ASTELEHENA

  • 19:00. Derbi de leyendas. Luis Arconada eta Jose Angel Iribar. Moderatzailea: Aitor Lagunas. Antzoki Zaharrean.

OTSAILAK 5, ASTEARTEA

  • 17:30. Victory (evasion o victoria). Zuzendaria: John Huston. Gaztelaniazko azpidatziekin. Antzoki Zaharrean.
  • 20:00. Diamantino. Gaztelaniazko azpidatziekin. Antzoki Zaharrean.

OTSAILAK 6, ASTEAZKENA

  • 19:30. Acento Robinson. Los derbis no acaban nunca. Gidaria: Michael Robinson. Irratsaioaren grabaketa publikoarekin. Antzoki Zaharrean.

OTSAILAK 7, OSTEGUNA

  • 19:30. Euskal kultura eta futbola. Koldo Almandoz, Gari eta Ana Malagon Zaldua. Moderatzailea: Juan Luis Zabala. San Jeronimoko aretoan.

OTSAILAK 8, OSTIRALA

  • 19:00. Ellas tambien juegan: debate sobre el futbol femenino. Vero Boquete, Aintzane Encinas eta Nahikari Garcia. Moderatzailea: Olga Viza. Viktoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan.

OTSAILAK 9-10, LARUNBATA eta IGANDEA

  • Larunbatean, 18:00etan eta 20:00etan. Igandean, 17:00etan eta 19:00etan. Dantza ikuskizuna, Kukai dantza taldearen eskutik: Fair play. Tabakalerako Patioan. Iraupena: 35 minutu. 8 euro.

OTSAILAREN 10a arte: Emakumeek ere jokatu egiten dute erakusketa, Bulebarrean.