Kultura digitalari buruzko campusa antolatu dute Bilboko gaztetxoentzat

Kultura digitalari buruzko campusa antolatu dute Bilboko gaztetxoentzat Bilbon 2012-2013an jaiotakoek parte hartu ahal izango dute apirilean gauzatuko den campusean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kultura-digitalari-buruzko-campusa-antolatu-dute-bilboko-gaztetxoentzat/@@download/image/hala+birala+_TIM.jpg
2024/02/19
Bilbon 2012-2013an jaiotakoek parte hartu ahal izango dute apirilean gauzatuko den campusean.
Kultura digitalari buruzko campusa antolatu dute Bilboko gaztetxoentzat

Azkue Fundazioak eta Bilboko Udalak kultura digitalari buruzko Hala, Birala! Kanpusa antolatu dute Bilbon 2012-2013an jaiotakoentzat. Ikus-entzunezko edukiak sortzeko teknika eta sormena euskaraz lantzeaz gain, sare sozialen erabilerari buruz hausnartzea eta ikuspegi kritikoa garatzea dute helburu. Baita euskarazko bideo-jokoen munduan murgildu eta modako sare sozial erabilienen edukiak, erreferenteak eta joerak euskaraz jorratzea ere.

Campusa eskolako oporraldian izango da, apirilaren 2tik 5era, 09:30etik 14:00etara, Euskararen Etxean. Hezitzaile eta adituek gidatuko dituzte saioak eta gai hauen inguruan arituko dira: animazioa, euskarazko bideo-jokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta portaera egokiak, eta bideoen edizioa.

Gaurtik igandera bitarte izango da zabalik plaza eskatzeko epea. Parte hartu nahi dutenek info@azkuefundazioa.org eta euskeera@bilbao.eus helbideetara idatzi behar dute. Zozketa otsailaren 26an egingo dute eta izen-emateko epea otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango da.