Kultura aniztasuna Pirinioen bihotzean

Kultura aniztasuna Pirinioen bihotzean Uztailaren 30era bitarte, XXVI. Pirineos Sur jaialdiak mundu osoko musikak bilduko ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kultura-aniztasuna-pirinioen-bihotzean/@@download/image/Crystal_Fighters.jpeg
2017/07/18
albiste-laburra
Uztailaren 30era bitarte, XXVI. Pirineos Sur jaialdiak mundu osoko musikak bilduko ditu
Kultura aniztasuna Pirinioen bihotzean

Kulturen Nazioarteko Jaialdi errotua da urtero Sallet de Gállego herrian (Hueska), Tena bailaran, antolatzen dutena. Aurten 26. ekitaldia dute, joan den ostiralean eman zioten hasiera, baina oraindik ere izen handiak igoko dira taula gainera uztaila amaitu bitarte.

Aste honen bukaeran, esate baterako, Systema Solar (Kolonbia), Ile (Puerto Rico), Residente (Puerto Rico), El Remolón (Argentina), Tinariwen (Mali), Youssou N’Dour (Senegal) edota Oligarkh (Errusia) zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da Sallent de Gállegoko eszenatokian nahiz Lanuzako auditorium naturalean.

Aurrerago, United Vibrations (Erresuma Batua), Family Atlantica (Venezuela / Erresuma Batua) edota Crystal Fighters (Erresuma Batua) banden txanda helduko da.

Bestalde, Sallent de Gállego herri sarreran eta kontzertu-karparen alboan, ‘Munduko Merkatuak’ txokoa dute, jaialdiaren egun argiko topalekua. Artisautza merkatuak eta kale-jatetxe txikiak bost kontinenteetako kultura ondarearen erakusleiho dira.


Programazio osoa eta info gehiago hemen.