Kultura aniztasuna nagusituko da asteburuan Sopelan

Irailaren 14tik 16ra bitarte Sopelako udaletxeko plaza nazioarteko doinuez bustiko da, munduko kultura aberastasuna sustatu eta hainbat herrialdetako adierazpenak elkartzeko helburua duen 'Sopela Munduan, Mundua Sopelan' jaialdian.
Finlandiako, Gaztelako eta Euskal Herriko taldeen emanaldiak izango dira aurten Sopelan Nazioarteko Arte Eszenikoen jaialdiko protagonistak eta, kultura aberasatsuna gerturatzeaz haratago, hizkuntza aniztasuna sustatuko du jaialdiak.
Jaialdia ostiralean, irailak 14, hasiko da eta Finlandiatik datorren Ketsurat taldea izango da jaialdia estreinatuko duena. Taldea kolore aniztasunagatik bereizten da eta sei emakumek osatzen dute. Musikaz haratago ere ipuinak eta istorioak osatzen ditu Ketsurat taldeak, ahotsa oinarrizko musika tresna izanik.
Larunbatean, berriz, Euskal Herriaren txanda izango da, Oreka Tx, Kukai Dantza Taldea eta Amaren Alabak abeslari polifonikoek osatzen duten Hostoak proiektua nagusituko da Sopelan. Euskal tradiziotik abiatu eta ezaugarri garaikideetan barneratzen den taldea, hain zuzen ere.
Azkenik, hiru egunetako egitarauari amaiera emateko, Gaztelako Feten Feten taularatuko da igandean, gaueko 21:00etan. Jorge Arribas eta Diego Galazen proiektua da hau eta musika herrikoia, tradizionala eta kabaretean oinarritutako bidaia egiten dute azken hauek.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Sopelako udaletxeko enparantzan.
Irailak 14, ostirala, 22:30etan
Ketsurat (Finlandia)
Irailak 15, larunbata, 22:30etan
Hostoak (Euskal Herria)
Irailak 16, igandea, 21:00etan
Feten Feten (Gaztela)

Egitaraua:
Irailak 14, ostirala, 22:30etan
Ketsurat (Finlandia)
Irailak 15, larunbata, 22:30etan
Hostoak (Euskal Herria)
Irailak 16, igandea, 21:00etan
Feten Feten (Gaztela)