Kultur Pilulak jaio da: Bihar Petti gure etxeetan

Osasun alerta honek, kultur programazio guztia bertan behera utzi du. Kultur etxeko emankizunak, ostatuetako saioak, herrian egiten ziren topaketa, ospakizun edota egun bereziak... Dena bertan behera edo atzeratua behintzat.
Horri irtenbidea bilatze aldera, Berako udalak, KULTUR PILULAK proiektua jarri du martxan. Pilula edo emankizun hauek dosi txikikoak izango dira. Helburua itxialdi honek sortu dezakeen estresa baretzen edo sendatzen lagundu ahal izatea da.
Pettiren emanaldiaz gozatu eta datozenen berri izan nahi duenak Youtubeko “Kultur Pilulak” kanalean harpidetu besterik ez du egin behar.
Ekimena interesatu bazaizu ez ahaztu, bihar, martxoak 8, arratsaldeko 18:00etan Petti zuzenean zure etxean!