Kultur Aniztasun sailerako logotipo lehiaketa abian da Donostian

Donostiako Udalak aurki sortuko duen Kultur Aniztasun saileko irudia erabakitzeko, maiatzaren 14a bitarte zabalik da logotipo lehiaketa. Naiara Sampedro izango da departamentuko zinegotzia, eta lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatzen du.
Lehiaketaren helburu nagusia Donostiako Udalak laister sortuko duen Kultur Aniztasunaren Bulegoaren irudia aukeratzea izango da. Lehiaketa zabalik da dagoeneko parte hartzeko interesa duen guztiarentzat, eta bakoitzak, gehienez ere, lan bat aurkeztu ahal izango du, originala eta aurretik publikatu gabea.
Irudien gaiak Donostiako kultura aniztasuna islatzea du ezinbesteko baldintza, "partaidetza, elkarrekin aitortza, elkarbizitza eta kultura, eta hizkuntza askotariko errespetua" bermatuta. Lanak paperean edo euskarri digitalean onartuko dira eta diseinuaren zergatiaren azalpen laburrarekin batera aurkeztu beharko dituzte partaideek.
Epaimahaia Donostuako Udaleko, Berdintasun, Giza Eskubide, Partaidetza eta Kultur Aniztasuneko lau teknikarik eta diseinuaren profesional batek osatuko dute eta erabakia maiatzaren 29tik aurrera iragarriko dute. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du.