Kukutzaren eraistea baimendu du epaileak

Kukutzaren eraistea baimendu du epaileak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kukutzaren-eraistea-baimendu-du-epaileak/@@download/image/20119233745kukutza.jpg
2012/12/13
berria
Gaztetxea botatzeko baimena eman du Bilboko epaitegiak eta, beraz, Ertzaintzak edozein unetan jarrai lezake aurrera asteazkenean hasitakoarekin. 

Joan den asteazkenean Ertzaintzak hasitakoa behin behinean geratzeko agindu ostean, Elena Galan Rodriguez de Isla epaileak ez du eraikina kultur ondaretzat jo eta, beraz, Kukutza gaztetxea eraisteko baimena eman du gaur.
Epaileak, beraz, muzin egin die auzotarren eskaerei eta ez du aintzat hartu Jose Angel Esnaola Errekaldeberriz auzo elkarteko abokatuaren alegazioa, gaztetxea botatzeko lizentzia ez dela balekoa eta legezkoa adierazi baitu azken honek.
Datozen orduotan Kukutza botako ote duten beldur dira Errekalden eta manifestaldia deitu dute gaur 20:00etarako.