Kukutza eraisteko baimena sinatu du Bilboko Udalak

Kukutza eraisteko baimena sinatu du Bilboko Udalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kukutza-eraisteko-baimena-sinatu-du-bilboko-udalak/@@download/image/2011984948kukutza_gaztetxea.jpg
2012/12/13
berria
Gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute ostiral honetan Rekalde plazan. 

Cabisa eraikuntza enpresak eskuartean du jada Bilboko Udaletxeak sinatu berri duen eraisketa baimena. Epaitegiak Ertzantzari irtenarazte agindua helaraztea da gelditzen den pausu bakarra. Kukutzakoek helegitea jarri ditote bai eraisteko baimenari eta baita irtenerazte aginduari ere, eta horrek zerbait atzeratu dezake prozesu guztia, baina alarma guztiak piztu dira Rekaldeko auzoan.
Hilabeteak daramatzate Kukutzaren aldeko komisioek gaztetxearen eraisketaren aurka borrokan. Hainbat ekitaldi, manifestazio eta lipduba ere atera zituzten udaran zehar. Auzotarrek euren babesa erakutsi diete, baita Bilboko hainbat artista, eragile eta elkartek ere, baina badirudi Udalak ez duela bere postura aldatzeko inolako asmorik.
Bere ohiko jarduerekin jarraitzea erabaki dute Gaztetxeko arduradunek: ikastaroak, tailerra, kontzertuak, eztabaidak... Baita dezente luzatzen ari den Gaztetxe barruko itxialdia ere. Eta manifestazioa ere antolatu dute ostiral honetarako 20:00etan Rekalde plazan.