Kuki Ningyo

Hideok panpin puzgarri bat du bikotekide. Hideok ez daki, ordea, panpina arimarekin sortua izan dela, eta hala, gizona etxean ez dagoenean, kalera ateratzen dela gizakien artean nahastera. Japoniako zuzendaririk laudatuenetakoaren azken filma ezin bereziagoa da, agian bereziegia askorentzat. Kritikariak bat datoz gauza batean, ordea: Du-na Bae aktoreak egindako lana 2009an ikusitako onenetakoa da.