Kukai eta Coliflor taldeak saritu ditu Leioako Umore Azokak

Kukai eta Coliflor taldeak saritu ditu Leioako Umore Azokak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kukai-eta-coliflor-taldeak-saritu-ditu-leioako-umore-azokak/@@download/image/20115161571Coliflor.jpg
2012/12/13
berria
Kukai eta Coliflor taldeak saritu ditu Leioako Umore Azokak
Epaimahaiak Kukairen "Karrikan" eta Coliflor Circo Teatroren "Salir" lanei eman dizkie Euskal kuskizun onenari saria eta Kanpotik etorritako ikuskizun onenari saria, hurrenez hurren.

Leioako kaleko artisten azokaren XII. edizioan, berrogeita hamar ikuskizunenkin gozatzeko aukera izan da. Lau egunez arte eszenikoen bilgune izan eta gero, Umore Azokako epaiamahaiak bere erabakia ezagutzera eman du.
Kukai Dantza Konpainiari eman diote Euskal ikuskinzun onenaren saria, Karrikan obrarekin “euskal dantza tradizionalean oinarritutako lenguaiak aztertzen jarraitzen duelako, dantza garaikiderako bidean”.
Kanpotik etorritako ikuskizun onena, ordea, Coliflor Circo Teatro taldearen Salir lana dela deliberatu dute. “Tempo eszenikoaren kontrol bikaina, eszenografia adierazgarriaren erabilera inteligente eta irudimentsua” aipatu ditu epaimahaik taldearen dohain gisa.
Bestetik, aipamen berezia jaso dute Irrwisch Theater austriarrek eta Metralleta y Murmullo txiletarrek. Biek ala biek soilik kalean antzeztu daitezkeen ikuskizunak erakutsi dituzte, kaleko paisaia eta mobiliarioa, espazio publiko zein pribatuak dramaturgiara gehituta.