Kubako ‘janari santua’ Bilboko Azkuna Zentroan

Bilboko Azkuna Zentroaren uztaileko agendak dakarren hitzordu erakargarrienetako bat da honakoa. Alde batetik, ‘Janari Santua’ instalazioaren bisita gidatua proposatzen dute, Bizkaiko hiriburuko Artelan Berreginen Museoan.
Santeria (edo Yoruba kultura sinesmen katolikoarekin sinkretizatzen duen erlijioa) eta Miraldaren zazpi jainkoak (Eleguuá, Oggún, Yemayá, Obatalá, Shangó, Osun, Babalú eta Ayé) ezagutarazteko pentsatutako instalazioa da.
Osagarri modura, parte hartzaileak Kubako sukaldaritzara hurbilduko dituen gastronomia-tailerra proposatzen dute. Bi platerez osatutako afaria, bidaia zirraragarria Karibeko irlako mestizajean barrena: Afrika, Amerika nahiz Europako elementuen arteko nahasketa.
Izena emateko: www.sarean.info
Sarean elkartearen ekimenez
Bilboko San Frantzisko auzoko elkarte hau gizarte kohesioa indartzen dihardu, horretarako ekintza artistikoak eta kultura bitartekari hartuta. Herritarrek diseinatzen duten programazio soziokultural partehartzailea proposatu ohi du, hizpide dugun bisita+tailer hau kasu.
Sierra Maestra Euskadi elkartearen laguntzaz
Kubako emakumeak ahalduntzeko eta ikusarazteko helburuz sortutako elkartea da. Generoa, kultura eta sentsibilizazioa landu, eta sarean egindako lana eta erakundeetako politika indartzen ditu.