Kubak ezkontza homosexualari 'bai' esaten dio

Kubak ezkontza homosexualari 'bai' esaten dio Erreferendum batean bozkatu da eta ezkontza homosexualaren aldeko agertu dira kubatarren %66,87. Ezkontza homosexualari baiezkoa esateaz gain, bikote hauek umeak adoptatzeko aukerari ere hala esan diote, beste gauza batzuen artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kubak-ezkontza-homosexualari-bai-esaten-dio/@@download/image/6331a0acb1fb8.jpeg
2022/09/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Alexandre Meneghini

Erreferendum batean bozkatu da eta ezkontza homosexualaren aldeko agertu dira kubatarren %66,87. Ezkontza homosexualari baiezkoa esateaz gain, bikote hauek umeak adoptatzeko aukerari ere hala esan diote, beste gauza batzuen artean.
Kubak ezkontza homosexualari 'bai' esaten dio

Pasa den igandean bozkatu zen eta botoen %66,87 ezkontza homosexualen aldekoak izan ziren. Familien Kodea deitutakoak, homosexualen arteko ezkontzak onartzeaz gain, hauek haurrak adoptatu ahal izatea ahalbidetzen du. Horretaz gain, haurren ezkontzak debekatzen ditu eta  haurdunaldi subrogatuak arautu. 

Konstituzio berria txertatzen dabil Kuba eta zehaztu diren 70 arau juridikoetatik Familien Kodea deitutakoa izan da erreferendum bidez galdetu den bakarra. Ea orain erabakitakoa ahalik eta arinen aplikatzen hasten diren, emaitza pozgarriak dira eta!