Kristo Askatzailea

Rio de Janeiroko Kristo Askatzaileak behatz bat galdu zuen iragan urtarrilean tximista batek jo zuenean. Iaz ere hainbat kalte jasan zituen ekaitz gogorren ondorioz, eta aurten 38 metro garai den eskulturari konponketak egitea erabaki du udalak. Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat da, eta hiriko amu turistiko nagusiena ere bai, Kristoren eskultura ezagunena izateaz gain, art decó estiloko figurarik handiena ere badelako nazioartean. 1931n inauguratu zuten bost urteko lanen ostean, eta aldamioaren oinarria jartzeko espazio eskasak eta haize gogorrek kokatze prozesua zaildu bazuten ere, ez zen langile bakar bat ere hil.