Kristo 106 urterekin hil zen Japonian

Kristo 106 urterekin hil zen Japonian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Kristo 106 urterekin hil zen Japonian
SHINGO herriko biztanleek ustez Jesukristorena den hilobia gurtzen dute. Japonian aurkitu zituzten zenbait dokumenturen arabera, Kristo ez zen Bibliak dioen bezala Jerusalemen hil. 1936an aurkitu zituzten dokumentuok, baina Bigarren Mundu Gerran suntsituak izan omen ziren. Dokumentuek azaltzen zutenez, Kristo Japonian bizi izan zen 21 urtetik 33 urtera bitartean. Ostean bueltatu zen Judeara, baina gurutzean iltzatu zutena bere anaia Isukiri izan zen. Anaiaren gorpuzkinak eta Ama Birjinaren ile xerlo bat hartuta bueltatu zen Kristo Japoniara; bertan ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen. 106 urterekin hil zen, eta anaiaren eta Ama Birjinaren ile xerloaren alboan dago lurperatuta, Shingon.