Krisia, hasi berritan

Varsoviako kaleak jendez gainezka egon dira dozena erdi bat aldiz azken hilabetean, Poloniako Gobernuak iragarritako lan erreformaren aurkako manifestaldietan. Krisi ekonomikoa orain sei urte hasi bazen ere, Polonia izan da Europako herrialdeen artean atzeraldiaren ondorioak ia nabaritu ez dituen bakarra. Langabezia %10ekoa da, eta urtez urte hazkundea era egonkorrean mantendu dute, %1ean. Ingurukoekin alderatuta hobeto daudela ikustea, dena den, ez da kontsolamendu nahikoa poloniarrentzat, eta orain urte batzuetako hazkunde tasa berreskuratu nahi dute. Ez daude urrats bakar bat ere atzera egiteko prest.