Krisi klimatikoaren aurka badago irtenbidea: Planeta masiboki oihaneztatzea

Bada denbora bat krisi klimatikoa ez dela ekintza laudagarri bat, baizik eta berebiziko lehentasuna duen gaia. Hain justu, horren harira ikerketa batek dionez, negutegi efektuarekin amaitu nahi badugu zuhaitzak masiboki landatzen hasi beharra dugu.
Badirudi horixe dela irtenbide bakarra planetaren tenperatura jaisteko eta horrela, denbora irabazteko bederen. Berriki argitaratu den ikerketak karbonoa zenbatean gutxitu litekeen kalkulatu du estrategikoki oihaneztatuko balitz planeta: 205 gigatona, hau da, Iraultza Industrialetik gizakiak sortuta karbono dioxidoaren hiru zatitatik bi gutxitu litezkeela.
Tom Crowther izanda Science aldizkarian ikerketa argitaratu duena eta mundu osoan mantra bailitzan zabaltzen ari da bertan ondorioztatutakoa: “Zuhaitzak landatu planeta salbatzeko.” Basoaren berrezarpena gaur egun dagoen irtenbiderik ahaltsunea da Crowther-en ustez.
Sateliteek ateratako 80.000 argazki inguru aztertu ondoren eta azalera horien baldintza klimatikoak alderatu ondoren zuhaitzak landatu daitezkeen gainazalak atera ziren emaitza bezala: 900 milioi hektarea. Horiek oihaneztatzen badira 205 gigatona karbono atxikiko lituzkete zuhaitzek. Hori bai, esan beharrik ez dago oihaneztatzea modu estrategikoan burutu behar dela, lurralde bakoitzeko jatorrizko espezieak lehenetsiz.
Crowther-en ikerketaren arabera, oihaneztatze hori 300.000 milioi dolar kostatuko da. Diruak diru, helburua betez gero onurak besterik ez lituzke ekarriko, aldaketa klimatikoaren aurka gure aliaturik onena izango balirateke zuhaitz guzti horiek. Gainera, oihaneztatzea egoki burutu ez gero, landa inguruetan ekonomia haziko luke, bertako komunitateei bizigaia emanez.