Krisi klimatikoak hiriko zuhaitzak (ere) mehatxatzen ditu

Krisi klimatikoak hiriko zuhaitzak (ere) mehatxatzen ditu Asfalto kiskalitik ibili den edonor ohartuko zen zuhaitz eta landareek hiriak freskatzeko duten ahalmenaz. Eguzkitakoak baino zerbait gehiago dira. Euren sustraien bidez lurreko ura xurgatzen dute eta hostoetatik lurrin moduan igortzen da airera ur hori. Aire gidatu natural bat dira zuhaitz eta landareak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krisi-klimatikoak-hiriko-zuhaitzak-mehatxatzen-ditu/@@download/image/central-park-in-manhattan-new-york-huge-beautiful-park-surrounded-by-skyscraper-with-pond.jpg
2022/09/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Asfalto kiskalitik ibili den edonor ohartuko zen zuhaitz eta landareek hiriak freskatzeko duten ahalmenaz. Eguzkitakoak baino zerbait gehiago dira. Euren sustraien bidez lurreko ura xurgatzen dute eta hostoetatik lurrin moduan igortzen da airera ur hori. Aire gidatu natural bat dira zuhaitz eta landareak.
Krisi klimatikoak hiriko zuhaitzak (ere) mehatxatzen ditu

Nazio Batuen estimazioen arabera, munduko populazioa 8.510 milioi pertsonako zifrara iritsiko da 2030. urtean. Egun, biztanleen erdia, 4.400 milioi pertsona, hiri inguruneetan bizi dira. Bada krisi klimatikoak hiriak geroz eta gehiago berotuko ditu eta zuhaitzak sekula baino garrantzitsuagoak izango dira bertan.

Alabaina, krisi klimatikoari aurre egiteko taxuzko neurriak hartzen ez badira hiriko zuhaitz eta landareen herenak arriskuan egongo dira 2050. urterako eta horrek ondorio kaltegarriak izango ditu klima aldaketan. Hiriko zuhaitzek funtsezko rola dute. Ingurua hozten dute eta aldi berean karbono dioxidoa xurgatzen dute airea garbituz. Hiriko zarata ere murrizten dute. 

Zuhaitz eta landareek gure osasun mentala ere hobetzen dute, ongizatea eskainiz. Estres psikologikoa pairatzen ari garen momentuetan lagundu gaitzakete. Gainera, hiriguneetan zuhaitz eta landareen kopurua hazteak klima aldaketari aurre egiten lagunduko digu. 

1.000 espezietik gora zuhaitz arriskuan
Mundu mailan aranondoak, haritzondoak, astigarrak, makalak, zumarrak, pinuak, gaztainondoak, eukaliptoak… galtzeko arriskuan daude krisi klimatikoa dela eta. Horietako asko ohiko zuhaitzak dira hirietan. 

Hiriko zuhaitz espezieen erdiak, jada krisi klimatikoaren baldintzan esperimentatzen dituzte jada: tenperatura altuak, ur gabezia… eta guztiak euren osasunean (eta gurean) eragina du. Arriskuan dauden espezieen zerrenda izugarri haziko dira 2050. urterako. Honek, hiriko zuhaitz, landare eta basoen iraupena eta osasuna arriskuan jartzen ditu, hirietan eskaintzen dituzten onurak ere mehatxatuz.