Krimena eta delitua Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiaren ardatz

Krimena eta delitua Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiaren ardatz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krimena-eta-delitua-gutun-zuria-letren-nazioarteko-jaialdiaren-ardatz/@@download/image/gutunzuria_1460963667.jpg
2016/04/15
berria
Bilboko  Azkuna Zentroak egile topaketak, zinema-zikloa, talk showa, errezitalak eta beste hamaika jarduera hartuko ditu apirilaren 19tik 24ra bitarte

Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiak literaturaren hiriburu bilakatuko du Bilbo, aurten bederatzigarrenez. Apirilaren 19tik 24ra bitarte gonbidatutako idazleek euren narrazioetan krimena eta delitua nola aztertzen dituzten azalduko dute, nola kontatzen dituzten gai horien inguruko gertaerak  –fikziozkoak nahiz errealak–, eta nola egiten dioten aurre literatur desafio horri.

Urtero moduan, idazle garaikideen arteko ordezkari garrantzitsuen topaleku izango da Gutun Zuria eta, hala, besteak beste, Dacia Maraini, Ernesto Mallo, Rodrigo Rey Rosa, Ricardo Menendez, Jon Alonso, Garbiñe Ubeda eta Jor Arretxe egileek osatuko dute aurtengo kartela.

Irakurle eta idazleen topaketa ere ahalbidetu nahi du antolakuntzak, eta horretarako tartea da 'Irakurleen ordua'.

Bestalde, literaturak ez ezik, zinemak eta bestelako adierazpideek ere delituak jendartean hartzen dituen forma guztiak erakusten dituztenez, zinema zikloek, ikuskizunek eta errezitalek ere izango dute tartea egitarauan.