Kranpoidun botak hirirako

Kranpoidun botak hirirako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kranpoidun-botak-hirirako/@@download/image/2010252694reversible_cleat_boots.jpg
2012/12/13
berria
Planeta berotzen ari zaigu eta, paradoxikoa dirudien arren, beroketak itsas korronteak aztoratuta glaziazio berri bat dakarrela diote zenbait adituk. Egia izan ala ez, badaezpada ere, AEBetan aurrea hartu nahi diote elurrari eta izotzari. Kranpoidun botak hirirako, hori ideia originala! Zoletako tarteetan ongi sarturik, kranpoi alderantzikagarri hauek ez dute enbarazurik egiten beharrezkoak ez direnean, baina ederki heltzen diote lurzoruari izotz pista hutsa denean. 200 dolar (135 euro inguru) makina bat ipurdikada saihestearen truke, zer iruditzen?