Kotxerik gabe geratu eta multa ordaindu!

Andaluziako Jaen hiriko gazte bat sutan dago; izan ere, gidatzen ari zen kotxearen gainean aldamio bat erori ondoren, istripua aztertzera hurbildutako udaltzainek isuna jarri zioten, ibilgailuen azterketa teknikoa ez pasatzeagatik. Gaztea eta bere neskalaguna onik atera ziren istriputik, eta aldamioa jarri zuen enpresa salatuko dute. Hori bai, ikara eta udaltzainen isuna ez dizkie inork kenduko