Kotxeak fabrikatzetik maskarak egitera

Kotxeak fabrikatzetik maskarak egitera BYD enpresa txinatarrak kotxeak egiteari utzi dio egunean 5 milioi maskara egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kotxeak-fabrikatzetik-maskarak-egitera/@@download/image/mascarillas-coronarivurs.jpg
2020/03/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

BYD enpresa txinatarrak kotxeak egiteari utzi dio egunean 5 milioi maskara egiteko.
Kotxeak fabrikatzetik maskarak egitera

Mundua hartu duen pandemia Txinan sortu zen, eta hain zuzen herrialde horretan oso serio hartu dute munduari laguntzeko beharra. Gauzak horrela, asko dira laguntza eskaini duten enpresak, tartean BYD auto fabrikak. Enpresa honek urtarrila amaieran hartu zuen erabakia, herrialdean 28 mila gaixo baino gehiago zeudenean, eta egun batetik bestera maskarak egiteari ekin zioten.

Soilik bi aste behar izan dituzte enpresa produktu berria egiteko egokitzapen lanak burutzeko; horretarako I+D lana egin dute 3.000 ingeniariek. Prozesuan, gainera, desinfektatzeko gela egiten ere hasi dira. Hala, egunean 5.00.000 maskara egitetik 5 milioira iritsi dira. Ez dugu ahaztu behar ere, langileek sekulako esfortzua egin dutela produkzio maila horretara iristeko; orain, maskarak esportatzen hasi dira beharra duten herrialdetara.