Kosmetikan berriz erabili daitekeen "packaging"-a?

Kosmetikan berriz erabili daitekeen "packaging"-a? Edertasunaren industriak publiko eremu zabala du, eta hori dela eta, honen kontsumoak hondakin ugari sortzen ditu. Hori dela eta, ingurumenean eragin esanguratsua dute kosmetika produktuak datozen ontziak edo "packaging"-ak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kosmetikan-berriz-erabili-daitekeen-packaging-a/@@download/image/img2-1536x864.jpeg
2021/01/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Edertasunaren industriak publiko eremu zabala du, eta hori dela eta, honen kontsumoak hondakin ugari sortzen ditu. Hori dela eta, ingurumenean eragin esanguratsua dute kosmetika produktuak datozen ontziak edo "packaging"-ak.
Kosmetikan berriz erabili daitekeen "packaging"-a?

Aldaketa klimatikoak, dakigunez, mundu osoan du eragina eta hainbat faktoreren ondorio da. Alabaina, batez ere berotegi efektua sortzen duten gasen igorpenengatik da, hauek Lurra berotzen baitute. Gas hauek petrolioa bezalako erregaiak erretzean sortzen da, eta erregai hauek dira plastikoa ekoizteko osagai nagusiak. Urtero 120 mila milioi plastikozko ontzi ekoizten dira eta horietako asko erabilera bakarrekoak izaten dira gainera. Kosmetika munduko edukiontziak ere plastikozkoak dira nagusiki, nola ekidin hau?

Azken ikerketa baten arabera ontzi horiek sortzen dituzten igorpenen %70 ezabatuko lirateke berriz betetzeko edo berriz erabiltzeko packaging-ak erabiliko balira. Bada jada horrelakorik: Verity erakundeak packaging jasangarriak eskaintzen ditu. Bere produktuen artean berriz bete daitezkeen desodorante ontziak, ezpainetako ontziak, makillajearentzako edota baita krementzakoak aurkitu daitezke. Berriz erabili daitezkeen edo birziklatu daitezkeen aluminio eta altzairuz eginak dira. Material hauek birziklatuak izateko zazpi aldiz aukera handiagoa dute eta behin eta berriz berriztatu daitezke. Gainera, Verity, marka eta erakunde ezberdinei ingurumena zaintzen laguntzeaz gain, dituen urteko irabazien %1 ingurumena babestu eta berrezatzen laguntzeko erabiltzen du. 

Egia da bioplastikoak bezalako material alternatiboak badaudela (artoarekin edo patata fekularekin eginak), baita kartoiak edota beste materialak, baina erabilera bakarrekoak dira guztiak ere, eta beraz, gutxiago bada ere hondakinak sortzen dituzte. Izan ere, honelako packaging-ak, berriz ere erabiltzekoak, bideragarriak izateaz gain, behar-beharrezkoak ditugu. Eta dirudienez pixkanaka gero eta erakunde gehiago prest azaltzen dira euren packaging-etan aldaketak egiteko, ingurumenaren alde. Hori ez litzateke posible izango, gizarteak berak ez balu aldaketa bat exijitu. Jarrai dezagun bada etorkizun kontzienteago eta ingurumenarekin atseginagoa den batera bidean.