Kosice

Kosice https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Kosice hiriko (Eslovakia) komisaldegi batean jazotako gertaerak hango ijito komunitatearen eta arrazismoaren aurkako erakundeen haserrea piztu dute: Martxoaren 21ean 6 eta 10 urte arteko sei ijito atxilotu zituen poliziak. Polizia-etxera eraman, denak biluztarazi eta elkar jotzera eta musukatzera behartu zituzten. Poliziak aldamenean zeuden, barrezka eta garrasika. Guztia orain gutxi zabaldutako bideo batean jaso zuten. Aipatutako elkarteek salatu dutenez, Eslovakian 400.000 ijito bizi dira, herritarren %10, eta gertaera hauek ohikoak dira azken aldian. Izugarria!