Korterraza jaialdia film laburren proiekzioak egiten ari da Araban
Film laburrak eta zuzeneko musika uztartzen dituen jaialdia da Korterraza, Gasteizko Film Laburren Jaialdia. Jaialdia uztailaren 20tik 22ra izango da Gasteizko Artium Museoaren kanpoko terrazan eta hiriko beste zenbait gunetan. Aurrez, ordea, Arabako hainbat herritan izango da filmak ikusteko aukera.
Lehen bi emanaldiak Artziniegan eta Iekoran egin zituzten larunbatean, eta irailaren 9ra arte bitarte honako tokietan izango dira proiekzioak: Aramaio, Langarika, Erentxun, Orbiso, Burgelu, Maeztu, Murgia, Narbaiza, Durruma, Etura, Gebara, Legutio, Okondo, Loza, Urizaharra, Gesaltza Añana, Alegria-Dulantzi, Bernedo, Berantevilla, Ocio, Zabalate, Bastida, Agurain, Araia, Amurrio, Komunion eta Larrazubi.
Korterraza Arabako emanaldietan parte hartuko duten ikusleek Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria aukeratuko dituzte.
