Korrontearen kontra urpekari bat

Nemo Kapitainak lan polita egin du. Honakoa Donostiako boskotearen lehen lana da, eta punk-rock-a eta hardcore-a uztartzen dituzten 15 abesti bizi-bizi bildu dituzte bertan, tartean Eskoria-tza laukote mitikoaren Satanas. Dena dela, apaingarri gutxi duten kanta lasaiak eta biribilak ere badira lan honetan; Zenbaki bat eta Urpekaria izenekoak, adibidez. Korrontearen aurka al zoaz? Igo zaitez Nemo Kapitainaren urpekora.