Korrikaren iragarkian atera nahi duzu?

Korrikaren iragarkian atera nahi duzu? Adi, partaide bila dabiltza eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrikaren-iragarkian-atera-nahi-duzu/@@download/image/Emoji_korrika.jpg
2018/08/10
albiste-laburra
Adi, partaide bila dabiltza eta!
Korrikaren iragarkian atera nahi duzu?

Oraindik denbora falta da Korrikarako; datorren urteko apirilean egingo dute. Dena den, antolatzaileak hasi dira mobilizatzen, eta AEKtik deialdia zabaldu dute, edizio berriko promozio bideoa egiten hasteko. Hala, 21. Korrika iragarriko duen iragarkia filmatuko dute irailean, eta laguntza eskatu dute, bai parte hartzera animatuz, eta baita deialdia zabalduz.

Iragarkirako partaide bila dabiltza; protagonistak, figuranteak eta break dance dantzariak  behar dituzte. Grabaketa irailaren 11n, 13an eta 17an egingo dute. Profil desberdinetako jendea behar dute, adin guztietakoa, beraz, animatu!

Interesa duzu? Bidali mezua zure datuekin eta argazki batekin: esan@aek.eus.