Korrikak amaitu behar zukeen egun berean ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

Korrikak amaitu behar zukeen egun berean ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k Aurten Korrika ospatu balitz martxoaren 28an izango zukeen amaiera. Egun horretarko ekitaldiak iragarri ditu AEK-k. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrikak-amaitu-behar-zukeen-egun-berean-ekitaldiak-antolatuko-ditu-aek-k/@@download/image/20190410071707_korrika-apirilak-10_foto610x342.jpg
2021/01/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurten Korrika ospatu balitz martxoaren 28an izango zukeen amaiera. Egun horretarko ekitaldiak iragarri ditu AEK-k.
Korrikak amaitu behar zukeen egun berean ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

AEK-k euskaltzale guztiei eskatu digu gure agendetan egun hori gorde dezagun. Ekimen horren nondik norakoa aurrerago jakinarazi dituztela aurreratu dute. 

Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei. Hala, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia lehendabizikoz azaldu zen.


55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du egun ere helduen euskalduntze eta alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela, inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu.

Gertaera hura gogoan eta osasun egoera kontua hartuta, AEK-k euskal jendarteari adierazi nahi izan dio, Korrikarik egin ezin izango dugun urte honetan, eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan, Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, Euskal Herriko hainbat tokitan elkartzeko asmoa dugu; eta dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zuen agendetan gorde dezazuen. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituzte, baina aurreratu dutenez, ekitaldi xumeak izango dira, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak.