Korrika kulturalean zer?

Korrika kulturalean zer? Sei estreinaldi izango ditu aurtengo KORRIKA Kulturalak, ezagutu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrika-kulturalean-zer/@@download/image/kulturalaren_aurkezpena.jpeg
2019/02/15
berria
Sei estreinaldi izango ditu aurtengo KORRIKA Kulturalak, ezagutu!
Korrika kulturalean zer?

Elkarlana da KORRIKA Kulturalaren izaeraren ardatza; besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute, sormena eta parte-hartzea ardatz dituen ikuskizunean. Kale-antzerkia ez da faltako KORRIKAren ziklo kulturalean: Jule antzezlana emango dute Hortzmuga Teatrokoek. Arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-ari esker.

Loraldiarekin elkarlanean eta APPa

Estreinaldi handienetako bat izango da Kalaportu ikuskaria: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoak kanturako ematen duen aukera taularatuko dute martxoaren 15ean, Loraldia Festibalarekin elkarlanean. Euskal Herriko hiriburuetako antzokietan egingo dituzte emanaldiak.

Kulturalarekin batera, 21. edizioaren gailu adimendunetarako aplikazioa ere izango du KORRIKAk. Akting enpresak sortua, bertan egongo dira ikusgai emanaldi guztien datak, orduak eta lekuak; lasterketaren zehaztasun guztiekin batera. Hemen APParen funtzionamendua azaltzen duen bideo bat:

"Txillardegiren Klika", 21. KORRIKArako egindako dokumentala: