Korrika Kulturalaren baitan, ‘Zuzeneko istanteak’ herriz herri

2011 eta 2012 bitartean hogei argazkilarik egindako 60 irudi biltzen dituen erakusketa da ‘Zuzeneko istanteak’, euskal musikarien irudiak dira denak. Iaz jarri zuten ikusgai lehen aldiz, eta orain, Korrika Kulturalaren baitan, herriz herri eramango dute Euskal Herri osoan zehar.
Saioa Cabañas Gauilunak, Josu Txintxurreta, Garbiñe Irizar, Makoki, Iñigo Serrano, Ander Kerejeta, Koldo Orue eta Joseba Barrenetxea dira, besteak beste, Zuzeneko istanteak erakusketa kolektiboan parte hartu duten argazkilariak. Ez dira profesionalak, musika eta argazkigintza uztartzea gustuko duten lagunak baizik.
Beren irudiek euskal musikaren erradiografia egiten dute, 2011 eta 2012 bitartean hainbat euskal taldek eskainitako kontzertuetako istanteak harrapatu baitituzte haien kamarekin. Jaialdi handietatik hasi, eta herrietako plazetan edota gaztetxeetan egindako irudiak dira.
Besteren artean, Berri Txarrak, Gose, Anai Arrebak, Ruper Ordorika, El Drogas, Esne Beltza, Koma, Willis Drummond, Erantzun, Gatillazo, Matxura, Zuloak eta Joseba Irazoki ageri dira irudiotan, gure inguruko musika estiloen erakusle direnak; rocketik hasi, ska, reggae eta heavytik pasa, eta folk doinuetara iritsi arte.
Korrika Kulturala
Erakusketak herriz herri bidaiatuko du datorren hilabete eta erdian. Izan ere, Korrika Kulturalaren baitan kokaturik, euskal arte eszenikoak bultzatzeko AEKk antolatutako ekimenaren parte da.
Urtarrilaren 26an inauguratu zuten Korrika Kulturala, eta 18. Korrika amaitu bitarte —martxoaren 24an Baionan—, dozenaka ekintza kultural bilduko ditu Euskal Herri osoan.
Besteak beste, musikaz girotutako hitzaldiak, master class-ak, mahai-inguruak, antzerki emanaldiak eta zuzeneko kontzertuak ere eskainiko dituzte.
Otsailaren 10a bitarte: Arrasaten - Kulturate
Otsailaren 11tik 17ra: Iruñean – Hegan&Dream; aretoa
Otsailaren 18tik 24ra: Irisarrin – Ospitalea
Otsailaren 25etik martxoaren 3ra: Gasteizen – Montehermoso
Martxoaren 4tik 10era: Algortan – Villamonte Kultur Etxea
Martxoaren 11tik 17ra: Errenterian - Xenpelar aretoa
Martxoaren 18tik 24ra: Bionan – Kalostrape ostatua

Egutegia