KORRIKA ekimenaren 22. edizioa 2022ra atzeratzea erabaki da

KORRIKA ekimenaren 22. edizioa 2022ra atzeratzea erabaki da AEK-k antolatzen duen Korrika egitasmoaren 22. edizioa ez da 2021. urtean ospatuko. 2022ko udaberrira atzeratzea deliberatu du antolakuntzak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrika-ekimenaren-22-edizioa-2022ra-atzeratzea-erabaki-da/@@download/image/Korrika.jpg
2020/10/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

AEK-k antolatzen duen Korrika egitasmoaren 22. edizioa ez da 2021. urtean ospatuko. 2022ko udaberrira atzeratzea deliberatu du antolakuntzak.
KORRIKA ekimenaren 22. edizioa 2022ra atzeratzea erabaki da

22. Korrika 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu, adierazi du Asier Amondo Korrikako arduradunak San Telmo museoan egin duten agerraldian.

Korrikaren helburua AEKko euskaltegien lana indartzea da eta argi utzi du atzeratzeak kalte egingo diola. Baina mundu osoa kolpatu duen pandemia hau epe motz-ertainean ez dela kontrolpean egongo aurreikusten dute antolatzaileak eta horregatik 2021ean ospatzekoa zen Korrika atzeratzea erabaki dute: Egoera uste genuena eta nahi genuena baiuno askoz okerragoa da orain. 

Honela, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko aho batez erabaki dute atzeratzea: Une honetan ez dugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi. Izan ere, euskarak bezala, Korrikak kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek. Denbora gehiago hartu nahi dugu, normalitate berria nondik nora joango den ikusteko, etorkizuna hobeki ezagutzeko, eta, ondo bidean, egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun Korrikara iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian, adierazi du Amondok.

Honen harira, AEK-atik deia luzatu nahi izan da: Korrika ez izateak ez gaituela geldiaraziko aldarrikatu nahi izan dute eta unea baliatu jandea Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera animatzeko. 

Bitartean, lanean arituko direla azpimarratu dute, euskaltegietara hurbiltzen ari zaizkigun milaka lagunek eskolak modurik eragingarrienean ikas ditzaten, eta egunero, goizetik gauera, jarraituko dugu mintzapraktika-egitasmoak abian, normalizazio-planak, itzulpen- eta zuzenketa-lanak, hilero argitaratzen dugun Aizu! aldizkaria eta abar egiten; lanez lepo ibiliko gara, euskarak toki handiagoa har dezan.