Korrika egindako kilometroak garagardoen truke

Aurten oraindik ez zara kirolari aukera bat ematera animatu? Beharbada Strava app-ak eta New Balance kirol dendak elkarlanean sortutako proiektu honek konbentzituko zaitu! Londresen The Runaway taberna berezia ireki dute, eta bertan, dirua ez da beharrezkoa kaña bat eskatzeko. Horren ordez, bezeroek egindako kilometroak elkartrukatzen dituzte edariak eskuratzeko. Plan bikaina, ezta?
Proiektuaren funtzionamendua sinplea da; Strava app-a erabiliz, kirolariek proposatutako erronkak betetzen dituzte, eta betetako kilometroekin garagardo bat eskatzeko aukera dute. Zehazki, erronka bakoitzaren erdia beteta bi garagardo lortu ditzakete, eta erronka osorik bete badute aldiz, hiru garagardo handi eskuratu ditzakete.
Miles for pints lelopean, taberna honek kirola eta aisia lotzeko helburua betetzen du; hala, korrikalariek elkar ezagutu eta erronka berriei taldean aurre egiteko aukera dute, kirola aisialdirako aitzakia bilakatuz. Eta norbaitek garagardoak utzi eta entrenatzen jarraitu nahi badu, tabernak gimnasioa ere badu!