Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka deialdia zabalik

Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka deialdia zabalik Edozein diziplinatako proposamenak egin daitezke 2022ko urtarrilera bitartean. Irabazleak 23.000 euroko beka jasoko du eta 23. Korrika Kulturalaren barruan aurkeztuko du lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrika-aek-kultur-sorkuntzarako-beka-deialdia-zabalik/@@download/image/pdf irudia.png
2021/10/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Edozein diziplinatako proposamenak egin daitezke 2022ko urtarrilera bitartean. Irabazleak 23.000 euroko beka jasoko du eta 23. Korrika Kulturalaren barruan aurkeztuko du lana.
Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka deialdia zabalik

Korrika-AEK-k kultur sorkuntzarako beka jarri du martxan, euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatze aldera. Bi urterik behin lan bat saritzea da asmoa eta, 23. Korrikatik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Euskal sortzaile orori zuzendua dago beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen ere.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko urtarrilera bitartekoa izango da. Epaimahaiak lauzpabost lan aukeratuko ditu, eta haien egileek epaimahaikideen aurrean defendatu beharko dute nork berea. Lehen aukeraketaren jakinarazpena e-postaz emango da, eta irabazlearen berri 2022ko apirilean. Oinarriak Korrikaren webgunean daude kontsultagai. 

AEK hurrengo Korrika edizioei begira ari da, beraz, eta kultur sorkuntzari beste bultzada bat eman, Korrika Kultur Eskaintza berritu, eta elkarlana bultzatu nahi du, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak Korrikan ere sustatuz eta leku gehiagotara eramanez. 

22. Korrika azaroan aurkeztuko duela iragarri du AEK-k.