Korrika 17-ren aldeko flashmob-a, apirilaren 2an Baionan

Korrika 17-ren aldeko flashmob-a, apirilaren 2an Baionan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korrika-17ren-aldeko-flashmoba-apirilaren-2an-baionan/@@download/image/20113103554korrika_logoa.jpg
2012/12/13
berria
Korrika 17-ren aldeko flashmob-a, apirilaren 2an Baionan
Arratsaldeko 15:00etan grabatzekoak dira, Belascain zelaian. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dute, flashmob benetan eragingarria izan dadin.

Aurtengo Korrikako abesti ofiziala izango da doinua, Gose taldeak sorturiko Euskalakari kantua. AEK-k alboko bideoa sareratu du lagungarri gisa, apirilaren 2rako pausoak eta erritmoak ongi barnera ditzagun.

Bestalde, egun bererako badira beste hainbat ekimen aukeran. Baionan bertan, adibidez, Euskal kultur erakundeak eta AEK-k elkarlanean Hitzaditza diktaketaren seigarren edizioa antolatuko dute 9:30ean. Iaz bezala, aurtengo Hitzaditza gazteengana itzulia da. Testuen sortzea galdetua izan zaie Baionako Etxepare lizeoko ikasleei.
Hegoalderago, Tuteran, Korrikaren rally fotografikoa egingo dute gai gisa 'Korrika 17 Erriberan' hartuta. Izena emateko, Amadeus tabernara jo.