Koronabirusaren aurkako txertoa frogatzen hasiko dira Txinan
Osasuntsu dauden 108 lagunekin egingo dute lehen esperimentua.

CanSino Biologics RIC bioteknologia enpresa txinatarrak koronabirusaren aurkako txerto posiblea garatu du, eta Reuters informazio agentziak zabaldu duenez, lehen faseko frogekin hasiko dira aurki. Esperimenturako osasuntsu dauden 108 lagun hautatuko dituzte, eta frogak urte amaiera arte luzatuko dira.
AEBetan ere hasi dira txerto posible batekin lehen frogak egiten; dena den, Nazioarteko Osasun Erakundeko adituek diote merkaturatzeko prest dagoen txertorik ez dutela espero datorren urteko uda arte.