Koronabirusarekin kezkaturik? Masturbatu zaitez

Koronabirusarekin kezkaturik? Masturbatu zaitez Sexuak gaitz biriko eta infekzioen aurrean babestu dezake, badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koronabirusarekin-kezkaturik-masturbatu-zaitez/@@download/image/Coronavirus.jpg
2020/03/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sexuak gaitz biriko eta infekzioen aurrean babestu dezake, badakizu zergatik?
Koronabirusarekin kezkaturik? Masturbatu zaitez

Pandemia bilakatzeko zorian dugun koronabirusaz besterik ez da hitz egiten asteotan; bada albiste on bat dugu zuretzat. Bada birusa hartzetik babestu zaitzakeen ekintza dibertigarri eta osasuntsu bat: masturbazioa.

Nola da posible? Adi honi: masturbazioak dopamina eta oxitozina olatu bat eragiten du gorputzean, gure gogoa piztuz. Oxitozinak gorputzeko kortisol mailak jaisten ditu, estresaren hormona gutxituz, eta antsietatea edota beldurra baretuz. 

Horrekin batera, kotisol maila jaisterakoan gure sistema inmunologikoa aktibatzen da, defentsak indartuz eta gure gorputza babestuz. Eta ez hori bakarrik; Alemaniako Essen Unibertsitatean egidako ikerketa baten arabera, masturbazioak globulo zurien kopurua handitzen lagundu dezake, sistema inmunitarioa indartuz. 

Orgasmo on batek beraz, munduko naranja guztiak jateak baino gehiago babestu gaitzake; aldi berean, badira gure sistema inmunologikoa kaltetzen duten ohitura txarrak, hala nola lo gutxi egitea eta atseden kaxkarra izatea.