Koronabirusak Lurraren mugimendu sismikoak gutxitu ditu

Koronabirusak Lurraren mugimendu sismikoak gutxitu ditu Garraioak eta beste zenbait jarduerek Lurraren gainazalean zenbait bibrazio sortzen dituzte. Koronabirusaren erruz jarduera hauek mugatzean, dardara horiek murriztu dira, zientzialariei informazio sismiko zehatzagoa lortzeko bidea irekiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koronabirusak-lurraren-mugimendu-sismikoak-gutxitu-ditu/@@download/image/ciudades-vacias-terremotos-1140x600.jpg
2020/04/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Garraioak eta beste zenbait jarduerek Lurraren gainazalean zenbait bibrazio sortzen dituzte. Koronabirusaren erruz jarduera hauek mugatzean, dardara horiek murriztu dira, zientzialariei informazio sismiko zehatzagoa lortzeko bidea irekiz.
Koronabirusak Lurraren mugimendu sismikoak gutxitu ditu

Atmosferan nitrogeno dioxido partikulak murriztu direla izan da, naturak pandemia honetan jaso duen albiste onenetakoa. Munduko leku askotan giza jardueren murriztu direla eta, bizitza basatiak zenbait lurralde konkistatu ahal izan ditu berriz ere. Nature aldizkariaren arabera, eragin horri Lurraren gainazalean ere nabaritu da.

Giza jarduera askok, hasi trafikotik eta kontzertuetaraino, frekuentzia zehatz bat helarazten dute Lurraren gainazalera eta honek dardara moduan itzultzen du. Dardara hauek instalatutako sismometroek atzematen  dituzten datuak alteratzen dituzte. 

Orain, konfinamenduarekin eta giza jardueren murrizketarekin, munduko sismografoek Lurraren dardara horren gutxitzea atzeman dute. Horrela, zarata hori heren batean gutxitu da. Adituek diotenez, murrizketa maila hau une labur batez Eguberri egunean nabaritu ohi da
.

Zarataren gutxitze honek behatokietako sentsibilitatea hazi du, uhin hauek harrapatzeko euren ahalmena hobetuz. Egun, Lurraren gainazaletan dauden sismografoak izugarri sentsibleak dira lurrikara txikietara. 

Blokeo honekin jarraituko denez datozen asteetan, hirietan kokatuta dauden detektagailuek ohikoa baino zehaztasun handiagoz jaso dezakete lurrikaren informazioa. Zarataren gutxitzeak arnasgune bat ekar liezaieke gainazala baino beherago zer gertatu ohi den aztertzen dabiltzan sismologoei, hau aztertzeko lasaitasun handiagoa izango baitute.