Koroa onartu ez zuen semea

Koroa onartu ez zuen semea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Koroa onartu ez zuen semea
Nabk izeneko hirian, Sirian, Damasko hiriburutik 80 bat kilometrora, San Moises Albisiniokoaren monastegi katolikoa dago. Errito horretako gune erlijioso bakarretakoa da herrialdean. Eliza nagusiak Kristo ondorengo XI. eta XII. mendeetako fresko-pinturekin beteak ditu hormak. Tokiko kondairen arabera, San Moises Albisiniokoa Etiopiako erregearen semea izan zen. Hala ere, ez zuen koroa onartu, ez zituen eskubide bereziak nahi izan, ohorerik ere ez, eta ez zen ezkondu. Santuak Jainkoaren bidea jarraitu nahi izan zuen, horregatik Egiptora bidaiatu zuen eta handik lurralde santura. Horren ondoren, fraide zela Qaran bizi izan zen, Sirian. Azken urteak eremutar bezala bizi izan zituen, gaur egun monastegia kokatuta dagoen bailaran.