Koreografo sexuala izan nahi?

Koreografo sexuala izan nahi? Zenbat aldiz sentitu dugu lotsa filmetako sexu eszenak ikustean? Beroketarik gabeko sarketak, ezinezko mugimenduak, orgasmo sinkronizatuak... zinema zuzendariek asko dute ikasteko oraindik, eta horretarako daude koreografo sexualak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koreografo-sexuala-izan-nahi/@@download/image/The-NotebookThe-Notebook-597934.jpg
2017/10/04
albiste-laburra
Zenbat aldiz sentitu dugu lotsa filmetako sexu eszenak ikustean? Beroketarik gabeko sarketak, ezinezko mugimenduak, orgasmo sinkronizatuak... zinema zuzendariek asko dute ikasteko oraindik, eta horretarako daude koreografo sexualak.

Ez da lanbide ezaguna, baina existitzen da, eta geroz eta demanda handiagoa du: koreografo sexualek lan garrantzitsua egiten dute aktore eta zuzendariekin, sexu harremanak modu egokian antzezteko moduak erakutsiz. Langile hauek antzerkian, zineman eta baita telesailetan egiten dute lan; sexu harremanak errealismo handiagoarekin antzezten irakasten diete, eta baita harreman osasuntsuagoak adierazten, emakumeen gozamena benetan nola adierazi erakutsiz, esate baterako.

 

Izan ere, gaur egun erabat baldarrak dira segundo gutxitan eta sarketa erabat bortitzen bitartez sekulako orgasmo sinkronizatu eta eskandalosoa adierazten duten sexu eszenak; sexu erreala ez da horrela gertatzen, plazer sexuala beste bideetatik lortu dezakegu. Bide horiek antzezten irakasten dute koreografo sexualek. Baina fikzioan, sexu eszena guztiak ez dira atseginak; bortxaketak eta indarkeria ere eszenifikatzen dira. Tankera horretako eszenak eraikitzeko lanean ere, koreografo sexualek badute zer irakatsi, ez bakarrik eszena egiteko orduan, baita aktoreei mugak jartzen laguntzeko orduan. Izan ere, asko dira grabaketa batean benetako indarkeria jasan duten aktoreak, beste aktoreen eskutik eta baita zuzendarien eskutik ere. Koreografo sexualek, indarkeria hori detektatzen laguntzen diete aktoreei, eta baita salatzen ere. Eta zuk, probatuko zenuke lanbide hau?