Koreografo hasiberrian lanak ikusgai Donostian eta Bilbon

Koreografo hasiberrian lanak ikusgai Donostian eta Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koreografo-hasiberrian-lanak-ikusgai-donostian-eta-bilbon/@@download/image/201210229370dantzan_bilaka_1.jpg
2012/12/13
berria
Abian da seigarren urtez Dantzan Bilaka ekimena. Koreografo hasiberriei beren lanak jendaurrera eraman eta horien inguruan solasteko aukera ematen dien egitasmoa da. Iragan larunbatean hasi ziren emaldiak Donostian, eta ostiral honetatik aurrera Bilbon eskainiko dituzte gainontzeko ikuskizunak.

Iragan larunbatean Donostian aurkeztutako ikuskizunek zabaldu zuten aurtengo Dantzan Bilaka ekimena. Lorea Ibarrondo Arakistainen Musikadae Pronostico Humano, Maria Andres Sanzen Depouiller, Iker Arrueren Ojos en la Nuca, eta Aiert Beobide Egañaren Ilargiaren sukar galdua obrak aurkeztu zituzten Donostiako Gazteszenan.

Orain baina, Bilbora egin dute salto emanaldiek, eta ostiral honetan La Merced aretoa dantzaz beteko da. Ziomara Hormaetxe Fernandezen K-Otica, Eva Guerreroren Destruccion Mutua Aseguruada, eta Olaf Kehler-en I Feel Lika a Fish ikuskizunak eskainiko dituzte bertan.

Orotara hamar koreografo hasiberriren lanak bilduko ditu seigarren edizio honek. Eta lanak aurkezteaz gain, sormen prozesuan funtsezkoak diren tresnez eztabaidatzeko, proiektuak garatzen laguntzeko eta egileak burujabe bihurtzeko aukera emango diete parte hartzaileei.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abiatutako egitasmoa da, eta urtez urte arrakasta handia lortzen ari da.

Gainerako ekitaldiak


Urriaren 27an, Bilboko Espacio ZAWP aretoan
Amaia Navascues eta Maite Zabaletaren Ivy Sullivan ikuskizuna

Urriaren 31n, Guggenheimeko Zero aretoan
Izaskun Santamaria Arocenaren La saga de los sucesos, 3. zatia

Urriaren 31n,
Bilboko EHUko Bizkaia aretoan
Nuria Perez Alcantararen Tu! Di Que Quieres lana.