Kopiatzea debekatuta!

Kopiatzea debekatuta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kopiatzea-debekatuta/@@download/image/harvard_1401269176.jpg
2014/06/04
albiste-laburra
2012an Harvard Unibertsitateko (Boston, AEB) 60 ikasle zigortu zituzten azterketa batean kopiatzeagatik. Halako kontuak errepikatu ez daitezen, 2015etik aurrera matrikula egiten duten ikasleek Zintzotasun Berrespena delako kodea onartu beharko dutela erabaki du orain errektoretzak, alegia, tranparik egingo ez dutela zin egingo dute ikasleek.