Kopetakoak

Kopetakoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kopetakoak/@@download/image/20121251623Zur_Lur_Bagelhead.jpg
2012/12/13
berria
Erne Japonia aldetik datorkigun joera estetiko berriarekin: bagelhead-a. Kopetako epidermis azpian injektatzen den gatz soluzio batek zonaldea puztuarazten du bi orduren buruan. Gero, nork bere gustura molda dezake hantura hori, nahiz eta ohikoena donut edo bagel (hortik bere izena) itxura ematea den. Kopetaren modifikazio honek 16 edo 24 orduz irauten du, organismoak substantzia xurgatu arte. Gurera ere iritsiko al da?!