Kontziliazioaren irudia

Kontziliazioaren irudia Zeelanda Berriko Parlamentuko presidenteak naturaltasun guztiarekin elikatu du diputatu baten haurra batzarrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontziliazioaren-irudia/@@download/image/1366_2000.jpg
2019/08/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zeelanda Berriko Parlamentuko presidenteak naturaltasun guztiarekin elikatu du diputatu baten haurra batzarrean.
Kontziliazioaren irudia

Jarraian ikusi duzuen irudia pentsaezina litzateke herrialde ugaritan. Hain zuzen, Keniako diputatu bat Parlamentutik bota zuten bere haurrarekin joateagatik. Aldiz, Zeelanda Berriko Parlamentuko presidente Trevor Mallardek biberoia eman dio naturaltasun guztiarekin diputatu baten haurrari batzarrean zeudela. 

Aitatasun bajatik etorri berria,Tamati Coffeyk bere semea eraman zuen Parlamentuko batzarrera; bileran, Parlamentuko presidenteak haurra besoetan hartu zuen, lasaituz, biberoia emanez eta harekin jolastuz. Beranduago, Twitterren argazkia zabaldu zuen, Tamati Coffey eta bere senarrari zorionak emanez beren semearengatik. Hain zuzen, diputatuak eta bere senarrak haurdunaldi subrogatu bitartez izan dute haurra. 

 

Normally the Speaker’s chair is only used by Presiding Officers but today a VIP took the chair with me. Congratulations @tamaticoffey and Tim on the newest member of your family. pic.twitter.com/47ViKHsKkA

— Trevor Mallard (@SpeakerTrevor) August 21, 2019

Ez da Zeelanda Berrian halako irudia ikusten den lehen aldia; Jacinta Jarden herrialdeko lehen ministroak bere haurra eraman zuen NBEko bilera batera, eta Australian diputatu batek mozio bat aurkeztu zuen bere haurrari bularra ematen zion bitartean. Hori bai, lehen aldia da gizon bat kontziliazioa aldarrikatzen ikusi duguna.