Kontziliazioa iritsi da tenisera

Kontziliazioa iritsi da tenisera Hemendik aurrera, emakume jokalariek ez dute beren postua galduko amatasunaren ondorioz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontziliazioa-iritsi-da-tenisera/@@download/image/serena-williams-working-out-pregnant.jpg
2019/01/07
berria
Hemendik aurrera, emakume jokalariek ez dute beren postua galduko amatasunaren ondorioz.
Kontziliazioa iritsi da tenisera

2019 urtea indartsu hasi da kirolari profesionalak diren amentzat. Zehazki, tenisean aldaketa garrantzitsu bat iragarri dute; hemendik aurrera, amatasunak ez dio ranking-eko posizioari eragingo.

Serena Williams tenis jokalari ezaguna izan zen iaz baldintza honek kaltetutako jokalarietako bat. 2017an ama izan zen, eta ondorioz, iaz 1. postutik 491. postura jaitsi zuten. Arrazoia? Nahikoa ez lehiatu izana. Hain zuzen, orain arte tenisean ranking-a egiteko modua nahiko bitxia izan da; lehiaketa prestigiotsuenek aurreko urteko emaitzak dituzte kontuan jokalariak aukeratzeko orduan. Beraz, haurdunaldia igaro duten jokalariek beren postua galtzen dute, dagoeneko lehiatzeko prest egon arren.

Hemendik aurrera baina, amatasuna ez dute kontuan hartuko ranking hori betetzeko orduan, hau da, aurreko amatasunaren aurreko emaitzak izango dituzte kontutan. Garaipen txiki bat da emakume tenis jokalarientzat, aldaketa honi esker, amatasunak ez duelako beren ibilbide profesionala zapuztuko. Zorionak!