Kontzientziatzeko musika: Kanpaina honek kutsaduraren ondorioak erakusteko disko famatuen azalak aldatu ditu

Kontzientziatzeko musika: Kanpaina honek kutsaduraren ondorioak erakusteko disko famatuen azalak aldatu ditu “Musikak agertoki bakarra du. Ez ezazu suntsitu.” Mingarria bezain beharrezkoa da Candy Shop deitutako Brasilgo publizitate agentzia batek Mundo Livre FM irratirako burututako kanpaina grafikoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzientziatzeko-musika-kanpaina-honek-kutsaduraren-ondorioak-erakusteko-disko-famatuen-azalak-aldatu-ditu/@@download/image/mundo-livre-fm-anuncios-00-700x405.png
2019/07/23
“Musikak agertoki bakarra du. Ez ezazu suntsitu.” Mingarria bezain beharrezkoa da Candy Shop deitutako Brasilgo publizitate agentzia batek Mundo Livre FM irratirako burututako kanpaina grafikoa.
Kontzientziatzeko musika: Kanpaina honek kutsaduraren ondorioak erakusteko disko famatuen azalak aldatu ditu

Pieza bakoitzean rockaren historiako disko ikoniko baten azala aldatzen da. Azal bakoitzean kutsadurak etorkizunean naturan izan ditzakeen ondorioak islatuz.

Nirvanaren Nevermind diskoaren azalean umeak zakar artean egiten du igeri, Pink Floyd-en Atom Heart Mother diskoko azalean behiak desertuan bazkatu beharra du eta Beatles taldearen Abbey Road-en guztiz urak hartuta azaltzen da taldekideak. Hiru grafiko hauek, musikaren bidez, gure planeta zaintzearen beharraz kontzientziatzea dute helburu.