Kontzertuetan erasotzaileak detektatzeko sistema erabili du Taylor Swiftek

Kontzertuetan erasotzaileak detektatzeko sistema erabili du Taylor Swiftek Jazarleen aurpegiak antzemateko segurtasun sistemaz ez zien ezer esan bertaratutako jarraitzaileei, polemika sortuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertuetan-erasotzaileak-detektatzeko-sistema-erabili-du-taylor-swiftek/@@download/image/_20180701051955-kVkE-U45940818042Z-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2018/12/17
berria
Jazarleen aurpegiak antzemateko segurtasun sistemaz ez zien ezer esan bertaratutako jarraitzaileei, polemika sortuz.
Kontzertuetan erasotzaileak detektatzeko sistema erabili du Taylor Swiftek

Taylor Swift abeslariak milaka jarraitzaile ditu, eta zoritxarrez, horietako batzuk ez dute intentzio onik. Abeslariak jazarle asko ditu, eta batzuk kartzelan amaitu dute abeslaria hiltzeko mehatxatu edota bere etxean bost aldiz sartu ondoren. Horregatik, Swiftek sekulako segurtasun ekipoa du bere atzean; baina batzuetan, segurtasunak askatasunarekin egiten du talka, Los Angelesen maiatzean eman zuen kontzertuan kasu.

Hain zuzen, kontzertu horretan erasotzaileak detektatzeko segurtasun algoritmoa erabili zuten, bertaratutako jarraitzaileei ezer esan gabe. Algoritmo hau Swiften bideoak proiektatzen zituen pantaila erraldoi batean instalatu zuten; hala, bideoak ikusten zituzten guztien aurpegiak eskaneatu zituzten, ondoren segurtasun base batetako datuekin alderatuz.

Sistema horren erabilerak sekulako polemika sortu du, bertaratutakoen eskubideak urratzen dituelako; hain zuzen, ilegala da halako algoritmoen erabilera bertaratuen baimenik gabe. Baina, eta jazarleen muga? Zer diozue?