Kontzertuak, ibilbide literarioa eta upeltegietara bisita izango dira Nafarroako Kultur programaren barruan

Kontzertuak, ibilbide literarioa eta upeltegietara bisita izango dira Nafarroako Kultur programaren barruan Gaur, Move Quartet taldeak emanaldia egingo du Arguedasen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertuak-ibilbide-literarioa-eta-upeltegietara-bisita-izango-dira-nafarroako-kultur-programaren-barruan/@@download/image/move quartet.png
2022/08/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur, Move Quartet taldeak emanaldia egingo du Arguedasen.
Kontzertuak, ibilbide literarioa eta upeltegietara bisita izango dira Nafarroako Kultur programaren barruan

Kultur 2022 programak aurrera jarraitzen du Nafarroan eta asteburu honetan kontzertuak izango dira Arguedas, Mendaza eta Mendigorrian. 

Move Quartet jazz eta folklore taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Arguedasen, 21: 00etan, plazan. Alberto Arteta, Borja Barrueta, Javier Callen eta Iñigo Ruiz de Gordejuelak osatzen dute taldea eta euren burua "mugimendu, trakzio, eta desplazamendu" kontzeptuekin definitzen dute. Jazz tradizioa, musika klasikoa eta folklorea dute oinarri eta, euren hitzetan, musikaren abangoardia dute iparrorratz.

Mendazan, berriz, Pilgrim 's taldearen punkfolk irlandarra entzun ahal izango da bihar, 19:30ean, pilotalekuan. Moncayo Music Fest 2019 irabazi zuen talde iruindarrak eta abesti itsaskorrak eta irlandar inspirazioa dutenak eskainiko dituzte. Emanaldi hau baino lehenago, 17:00etan, Kepa Menendezen La ficha 145 de Núremberg nobelaren inguruko ibilbide literarioa egingo dute Acedon.

Azkenik, Monte del Oso taldea izango da bihar, 21:00etan, Mendigorriko plazan. 80 eta 90 hamarkadetako power pop, indie-rock eta punk musika dute abiapuntu, eta hala islatu dute Esto tiene que doler izeneko diskoan. Aurrez, 18:30ean, bertako La Casa del Luculo upategietan dastaketa eta bisita gidatua egingo dute.