Kontzertuak eta natura eta kirol jarduerak izango dira asteburuan Sopela Kosta Festen

Kontzertuak eta natura eta kirol jarduerak izango dira asteburuan Sopela Kosta Festen Kerobia, J Martina, Chica Sobresalto, Mafalta eta Anita arituko dira jaialdian, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertuak-eta-natura-eta-kirol-jarduerak-izango-dira-asteburuan-sopela-kosta-festen/@@download/image/sopelaaaaa.jpg
2022/09/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kerobia, J Martina, Chica Sobresalto, Mafalta eta Anita arituko dira jaialdian, besteak beste.
Kontzertuak eta natura eta kirol jarduerak izango dira asteburuan Sopela Kosta Festen

Sopela Kosta Fest surf, musika eta natura jaialdiaren bederatzigarren edizioa bihartik igandera bitarte izango da martxan. Hamar talderen kontzertuez gain, ohiko tailer, txapelketa, hiri kirol eta bestelako jarduerak antolatu dituzte.

Bihar, hilak 23, Sopelako II. Argazki Lehiaketaren erakusketa irekiko dute udaletxeko plazan, eta lehen sailkatutako eta saritutako lanak ikusi ahal izango dira bertan. Peña Txuri surf eskolak surf egokituko ikastaroa eskainiko du, 17:00etatik 19:00etara, mugikortasun urriko pertsonentzat. Jarraian, doako skate-surf eta skate ikastaroak izango dira. Arratsaldeko 19:30ean, Bizkaiko Surf Federazioak Eneko Acero, Eunate Agirre eta David Perez omenduko ditu udaletxeko plazan. Bertan egingo dituzte kontzertuak ere, 20:00etatik aurrera, eta Sua, Vulk, Akatz, Kerobia eta Mafalda taldeak arituko dira.

Larunbata, berriz, ekintzaz josita izango dute, goizean goizetik hasita: surf txapelketak, burdin hesira bisita gidatua, ibilbide geoturistiko gidatua, umeentzako sorospen ikastaroa, biologia tailerra, harezko eskulturen tailerra, slackline tailerra, parkour, sormen tailerrak, eta itsas-kantak... Arratsaldeko zortzietan hegaluzea eta sagardoa dastatzeko aukera izango da udaletxeko plazan, eta ordu eta toki horretan hasiko dira musika emanaldiak ere. J Martina, Anita Parker, The Lizards, Nativa eta Chica Sobresalto igoko dira oholtzara.

Igandean itxiko dute egitaraua honako jarduera hauekin: surf txapelketak, Tai Txi eta praktika orientalen tailerra eta erakusketa, marmitako lehiaketa, bisita gidatua itsaslabarretara, kometa tailerra, escape room-a, argazki lehiaketaren sari banaketa...

Jaialdiaren inguruko xehetasunak eta ekintzetarako izen-emateak webgunean jaso dituzte.