Kontzertuak eta musikarekin lotutako hainbat ekintza izango dira egunotan Gernikako Lekuek Festibalean

Kontzertuak eta musikarekin lotutako hainbat ekintza izango dira egunotan Gernikako Lekuek Festibalean Gaur hitzaldia eta kontzertuak izango dira eta asteburuan J Martina, Merina Gris eta Dupla arituko dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertuak-eta-musikarekin-lotutako-hainbat-ekintza-izango-dira-egunotan-gernikako-lekuek-festibalean/@@download/image/lekuek horizontala.png
2022/03/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur hitzaldia eta kontzertuak izango dira eta asteburuan J Martina, Merina Gris eta Dupla arituko dira, besteak beste.
Kontzertuak eta musikarekin lotutako hainbat ekintza izango dira egunotan Gernikako Lekuek Festibalean

Joan den asteburuan eman zioten hasiera Gernikako Lekuek Festibalari, baina oraindik ere hainbat jarduera egingo dituzte larunbatera bitarte. Musikari lotutako ekitaldiak izango dira: tailerrak, zinea, kontzertuak...

Gaur, hilak 16, Zure musikaren alde ez musikala ezagutu hitzaldia egingo dute, Arima Means Soul-en eskutik, Astran. Jarraian, 21:00etan, Empty files taldearen kontzertua izango da.

Bihar, osteguna, Summer of soul dokumentala eskainiko dute 19:00etan, Lizeo Antzokian. 21:00etan, berriz, John Duer & The Blues Freaks-ek joko du, Iparragirren.

Astebururako antolatu dute egitaraurik potoloena. Ostiralean Crock of gold  dokumentala emango dute, 19:00etan, Lizeo antzokian. Musikarik ere ez da faltako herriko hainbat gunetan goizaldeko ordu txikietara arte: Naz, Gailu eta Za!, Quiet Guest DJ, Seiurte, Against You eta Skakeo, Kska DJa eta beste zenbait disko-jartzaile. 

Larunbatean Kalapitaka rock tailerra izango da eguerdian, udal liburutegian, eta Arkalo eta Bor DJak, Arranon ordutebete geroago. Swingtxaku klandestinoa antolatu dute, kaleetan barrena, 13:00etatik 16:00etara. Ondoren, mikro irekia eta pintxada egingo dute, Pasilekun. Iluntzetik gauera ere musika izango da nagusi: J Martina, Merina Gris, Dupla eta Gora etorri, Astran; Giudi e Quani eta Acid Mess, Iparragirren; Urko, Arros eta Gerekiz DJak, Aterpen;  DJak, Labelen; Quiet Guest DJa, Caminiton; eta Addar, Kult Parnasoan. Gaua DJ Argi-rekin amaituko dute, Lagun Etxean. 

Aste osoan zehar Sinestesika erakusketa izango da Astrako lehenengo solairuan. 16:30etik 20:30era egongo da zabalik.